wikidosia
Txiobot euskaldun, zintzo eta librea https://twitter.com/wikidosia

Zer da wikidosia?

Wikidosia aldatsak sortutako txiobot eta Telegram-eko bot euskaldun, zintzo eta librea da.
Twitter @wikidosia da. Hau da txioen ordutegia:
  • Euskarazko Wikipediatik ausaz hautatutako artikuluak txiokatzen ditu egunero goizeko 9:00etan.
  • Aurreko eguneko euskarazko Wikipediako artikulurik irakurrienak txiokatzen ditu eguerdiero (12:00). Egun jakin bateko euskarazko Wikipediako artikulurik irakurrienen zerrenda hemen ikus dezakezu.
  • Gaueko 21:00etan:
    • Astelehenetan euskarazko Wikipediako asteko irudia
    • Asteazkenetan euskarazko Wikipediako asteko herria
    • Gainerako egunetan euskarazko Wikipediako artikulu nabarmendu bat
Telegram-en @WikidosiaBot da. Momentuz ausazko artikuluak (/ausazkoa komandoa) eta aurreko eguneko irakurrienen zerrenda (/irakurrienak) itzultzen daki baina ikasiko du gauza gehiago egiten ere.
Nik ❤️ Wikipedia

Azalpen teknikoak

Wikidosiak Node.js eta Express web framework-a ditu oinarrian. Iturburu-kodea JavaScript programazio lengoaian idatzita dago.
Txiobota eta webgune hau OpenShiften ostatatuta daude.

Lizentzia

Wikidosia bota eta webgune hau GNU General Public License v3 lizentzia duten software librea dira. Iturburu kodea githuben eskuragarri dago.