wikidosia
Tutbot, txiobot eta Telegram-eko bot euskaldun, zintzo eta librea

Zer da wikidosia?

Wikidosia aldatsak sortutako tutbot, txiobot eta Telegram-eko bot euskaldun, zintzo eta librea da.

Mastodon-en @wikidosia@mastodon.eus da. Hau da tuten ordutegia:
  • Euskarazko Wikipediatik ausaz hautatutako artikuluak egunero goizeko 9:00etan.
  • Aurreko eguneko euskarazko Wikipediako artikulurik irakurrienak eguerdiero (12:00). Egun jakin bateko euskarazko Wikipediako artikulurik irakurrienen zerrenda hemen ikus dezakezu.
  • Gaueko 21:00etan:
    • Astelehenetan euskarazko Wikipediako asteko irudia
    • Gainerako egunetan euskarazko Wikipediako artikulu nabarmendu bat
Twitter-en @wikidosia da. Hau da txioen ordutegia:
  • Euskarazko Wikipediatik ausaz hautatutako artikuluak txiokatzen ditu egunero goizeko 9:00etan.
  • Aurreko eguneko euskarazko Wikipediako artikulurik irakurrienak txiokatzen ditu eguerdiero (12:00). Egun jakin bateko euskarazko Wikipediako artikulurik irakurrienen zerrenda hemen ikus dezakezu.
  • Gaueko 21:00etan:
    • Astelehenetan euskarazko Wikipediako asteko irudia
    • Gainerako egunetan euskarazko Wikipediako artikulu nabarmendu bat
Telegram-en @WikidosiaBot da.
  • Euskarazko Wikipediako artikulu bat bilatu eta mezu batean bidal dezake. Horretarako lehenik @WikidosiaBot idatzi behar da bot-a deitzeko eta ondoren bilatu nahi den hitza. Euskarazko Wikipedian aurkitutako artikuluak proposatuko dizkizu. Klikatu nahi duzuna mezuan bidaltzeko.
  • Bi komando ezagutzen ditu momentuz, baina ikasiko du gauza gehiago egiten ere.
    • Ausazko artikulu bat itzultzeko erabili /ausazkoa komandoa.
    • Aurreko eguneko irakurrienen zerrenda eskuratzeko erabili /irakurrienak komandoa
Nik ❤️ Wikipedia

Azalpen teknikoak

Wikidosiak Node.js eta Express web framework-a ditu oinarrian. Iturburu-kodea JavaScript programazio lengoaian idatzita dago.

Lizentzia

Wikidosia bota eta webgune hau GNU General Public License v3 lizentzia duten software librea dira. Iturburu kodea githuben eskuragarri dago.